XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Gure barkamenak aurre hartzen ahal dio Jainkoaren barkamenari?.

Gure barkamena ahal da Jainko barkamenaren eredu eta justifikazio?.

Ez dabil hemen arazoa.

Jainkoaren nerekiko barkamenak nire besteekiko barkamena gogorarazten dit.

Norberak hartu duen Jainkoaren barkamena, atoan eta laster besteei trasmetitu beharra da.

Barkamen jarrera falta delarik, Jainko barkamena eskatzea azpikeria beltza baizik ez da.

Guk delako horrekin Jesusen diszipuloek hauxe adierazten dute: Gu erreinuko gara; egin gaitzatzu, bada, orain bertatik, salbamen garaiko partekide; guk hori lasterrean trasmetituko dugu.

Bigarren personako eskariek (santifikatua zure izena; etor bedi zure erreinua...) Jainkoa, jaun gisa agert dadila eskatzen dute; gure ogia, geure zorrak eta guk pluralok, berriz, mundu-egoeraren kontsumazioa orain bertatik, gaur bertan, eskatzera ausartzen dira.

Bigarren eskariok aurrenekoen (santifikatua zure izena; etor bedi zure erreinua) aktualizazioa dira.

Eta ez gaitzatzu utz tentaldian erortzen.

Harrigarria da eskari hau.

Goiko zu / gu, zure / gure paralelismoa hausten du eta bapatean amaitzen da.

Honetaz gainera, hauxe bakarrik da ezezko sentiduan dagoen eskaria.

Guzti honek ba du xederik; intentzionatua da noski.

Hemen jokoan dagoen arazoa ez da eguneroko tentazioena; azken proba edo tentaldi handia baizik.

Lehen begiratuan Jainkoak garamatzala tentaldira esan daiteke.

Baina Santiago apostoluak berak arbuiatzen du interpretazio hau.

Eta juduen goiz-arratsaldeko otoitz batek garbi uzten du esaldi horren sentidua.